Aplikazioak eta eduki multimediak aurreko modeloarekin baino azkarrago deskargatzeko aukera emango du iPhone 3GSk, eta bideokamara bat eta 3 megapixeleko argazki-kamera bat ditu.
.jpg)
IPhone telefonoaren modelo berri bat iragarri du gaur Apple konpainiak, iPhone 3GS. Askoz azkarragoa izango da, bideokamara bat izango du eta ekainaren 19an agertuko da herrialde batzuetan, besteak beste, Espainian.
Nazioarteko programatzaileen konferentzia batean, San Franciscon, iragarri du Apple konpainiak telefono modelo berria. Aurreko modeloarekin baino azkarrago aplikazioak eta eduki multimediak deskargatzeko aukera emango du iPhone 3GSk, eta bideokamara bat eta 3 megapixeleko argazki-kamera bat ditu.
IPhone berriak “ahots kontrol” izeneko funtzio bat izango du eta telefonoa ahotsa bakarrik erabilita maneiatzeko aukera emango du, pantaila ukitzeko beharrik izan gabe.
AEBetan 199 dolarreko salneurria izango du modelo berriak 16 GBrekin. 32 GBeko iPhonek, ostera, 299 dolarreko prezioa izango du, beti ere erabiltzaileak AT&T operadorearekin bi urteko kontratua baldin badu.
Bestalde, gaur egun merkatuan den iPhone telefonoaren salneurriak behera egingo duela iragarri du Applek eta 99 dolarreko balioa izango du AEBetan.
Comments

Munduan ingurugiro alorrean arazo behinena den aldetik, klima aldaketari lehentasuna aitortzeak, aresti katastrofe ekologikoa saihesteko premia larrienekoak ziren kontuetako batzuek beste hainbat kezka eta arazo ezkutatu dituzte. Horien arteko bat ozono geruza izan da: duela urte batzuk egunkarietako azalak eta telebistako albistegietako minutu ugari biltzen zituen. Badirudi alor horretan dezente hobera egin dela, nahiz eta oraino erabat “osatu” ez den. Herritar guztien kolaborazioa erabatekoa izan da eta horrelaxe izango da etorkizunean ere, zuloa geroz eta txikiagoa izan dadin.
Estratosferan, gugandik 25 kilometrotara dagoen gasezko iragazki horren murrizketak eguzkitiko erradiazio ultramorearen iragaite handiagoa ondorioztatzen duenez, horrek hainbat eragin kaltegarri ditu, horietan ezagunenak larruazaleko minbizia, begi lausoa, sistema immunitarioaren erantzuna apaltzea edota ozeanoetako fitoplanktonaren hazkuntzan duen efektua izanik.
Planetak gainean zuen arazo larriaz jabeturik, joan den mendearen zazpigarren hamarkadan, hotz-industrian eta egunero erabiltzen ditugun aerosoletan (laka, desodorante eta antzekoetan) baliatu ohi diren klorofluokarbono (CFC) gasak ozonoaren suntsipenaren arduradun nagusietako bat izan zitezkeela idoro zuten zientzialariek. Geroago, 1987an, Montrealgo Protokoloak (egun, mundu zabaleko 191 herrialdek aintzat hartu eta sinatua) CFC horien fabrikazioa eta kontsumoa debekatu zuen.
Eta handik beste hogei urtera, badirudi nazioartean adosturiko itunaren emaitzak agertzen hasiak direla. Sektore horietako industrien arduradunek berehala bilatu zituzten CFC gasen ordezkoak eta, gainera, diru-kontuetan bat ere galera larririk nozitu gabe, bilatutakoa erdietsi egin zuten. Hamarkada honen hasieratik, adibidez, Antartida gaineko ozono zuloaren jarraipena egiteko xedez NASAren satelite batean instalatu zuten Total Ozone Mapping Spectrometer (TOMS) lanabesak eginiko neurketek azalera horren txikitzeko joera garbia erakutsi du.
NASAk, hain zuzen, 2007 urtean Antartida gaineko ozono zuloa (Ipar Amerikaren tamainakoa) aurreko urtearen aldean %15 murriztu dela adierazi du. Europako Agentzia Espazialak (ESA), bere aldetik, Envisat sateliteak eginiko kalkuluetan oin harturik, zifra hori %30eraino ere irits litekeela adierazi du; horrek esan nahi du gehieneko ozono galera 27,7 milioi tona izan zela iaz eta 2006 urtean, berriz, 40 milioi tona.
Horregatik, Mundu Meteorologi Erakundeak (OMM) eta Ingurugirorako Nazio Batuen Programak (PNUMA) jakinarazi dutenez, ozono geruza 2049 urterako 1980 eta aurreko urteetan zituen mailetaraino jaits daiteke ostera ere bost kontinenteetako gehienean, baina baliteke, era berean, susperraldi hori Antartidan 2065era arte atzeratzea. NASAren aurreikuspenak, berriz, bestelakoak dira: 2060 urtera arte ez gara iritsiko 1980 baino lehenagoko maila haietara.
Espainian, Alacanteko Unibertsitatearen Klimatologiako Laborategiaren arabera, funtsezko arazoa ez da estratosferako ozono geruza, Antartidan bezala, planetaren azaleratik gertuago dagoen ozono troposferikoaren metaketa baizik, gas horrek urteko sasoi jakin zenbaitetan (uda partean, batik bat) zifra garaiak erakusten dituelako. Horrek, jakina denez, mukosen eta birika-ehunen narritadura probokatzen du.
Erne, badaezpada
Halaz ere, OMM erakundeak ohartarazi duenez, optimismoz adierazitako zifra horiekin batera, etekin bikainak ematen ari omen diren neurriak zorrotz hartu eta bete behar dira gerora ere, geruza erabat erdiesteko dozena urte batzuk falta baitira oraindik. Beraz, 2007an hautemaniko hobekuntza zuhurtziaz baloratu behar dira.
Dozenaka urtetan emaitza onak bildu ostean, 2006k atzerako urratsa eman zuen, zuloa ikaragarri handitu baitzen orduan: 29,5 milioi kilometro karratu, hots, Antartidaren azaleraren bikoa baino handiagoa. Horrela bada, hura eta 2007an bildutako emaitza positiboekin konparatzean pozteko moduko hobekuntza hautematen da.
Zientzialarien iritziz, zuloaren txikitze horren arrazoia, hein handi batean, atmosferako tenperaturen eta dinamikaren berezko bariazioetan datza. Zientifiko horiek diotenez, baliteke datozen hamarkadetako erupzio bolkanikoek ozonoaren berreskuratzea hainbat urtez geroratzea; gogoan izan dezagun klima aldaketak ere eragina izan dezakeela, berrosatze hori azkartu edo atzeratzeko.
Ingurune Ikerkuntzarako Agentzia izeneko Londresko gobernuz kanpoko erakundeak ohartu du oraindik ere CFC gasen merkataritza eta produkzioa larregia dela. Erakunde horretako arduradunek diotenez, hirugarren munduko herrialde batzuetan enpresa multinazionalak gas horiek askoz ere kostu txikiagoan fabrikatzen ari dira.
Horrelako substantzien legez kanpoko inportazioa legez birziklatzea baino dezente merkeagoa da: kalkuluen arabera, oso litekeena da ozonoa kaltetzen duten substantzien merkatu beltzak mundu zabalean urtero-urtero 20.000 edo 30.000 tona mugitzea. Alacanteko Klimatologiaren Laborategiak adierazi duenez, baieztapen horiek egiaztatzerik ez du baina, nolanahi ere, nazioarteko erakunde eta organismoei erne segitzeko aholkatu diete.
Kontsumitzaileok egin dezakeguna

Kontsumitzaileak ere ozono geruza berreskuratzen lagundu egin dezake, noski, bera kaltetzen duten CFC edo bestelako substantziak dauzkaten produktuak erabiltzeari uko eginez. CFC horiez gainera, badira estratosferako ozonoa galtzen laguntzen duten beste ehun bat produktu, hala nola HCFC, haloiak, metilo-bromuroa, karbono-tetrakloruroa, metilkloroformoa, etab.
Herritar orok jakin behar du eguzki izpietatik bere burua krema babesgarriekin zaindu behar duela, maiatzetik urrira arte batik bat, eguzkitan etzaten bada hondartzan zein belarretan; edonola ere, eguzkitan ez da luze egon behar.
Ozonoa dela-eta, kontuan hartu beharreko daturen bat

- Erradiazio ultramorearen areagotzea dagoeneko planetako hainbat eskualdetan hautemangarriak direnez, fenomeno globala dela adieraz dezakegu. CFC ere era homogeneoan barreiatuak dabiltza.
- Nazio Batuen erakundeak iragarri duenez, urtean ozono geruzaren %10 galtzen segituko balitz hamarkada batzuetan, larruazaleko minbizien kasuen gehikuntza 250.000 izan liteke, urteko.
- “Zuloa”, egia esateko, ez da zulo, urteko sasoi batzuetan estratosferan gertatzen den geruzaren mehetzea baizik. Zientzialariek egiaztatu dutenez, udaberrian eskualde polarretan jaitsi egiten da eta udan bere tamainara itzultzen da. Antartidan arazoa larriagoa da, kontinente horrek nozitzen dituen muturreko baldintza meteorologikoak direla medio.
Comments
Europar Batasunean, espainiar estatuan eta autonomi erkidegoetan emaniko arauek intsektuak babesten dituzte, beraiek baitira animali erresumaren osagai ugarien eta anitzena ez ezik, bioaniztasunaren funtsezko atala orobat
Intsektuak desagertuko balira bizia ere berehala suntsituko litzateke planeta honetan. Senez edo, animalia horiek ñimiño, ezdeus, higuingarritzat jotzen ditugun arren, gure ekosistemetan bizi-prozesuen jarraikortasuna horien presentziak bermatzen du: horregatik, harrigarria gertatzen bada ere, intsektuak aldez edo moldez babesteko hamaikatxo arau moldatu dituzte legegileek.
Animalia multzo honen alde egin duen Europar Batasunaren arteztarau nagusia “Habitat naturalak, fauna eta flora kontserbatzeko 92/43/CEE)” izenekoa den arren, Espainian dauden 50.000 intsektu espezieetatik testuak 21 baizik ez du jasotzen. Espainiako Ingurugiro Ministerioak, Natura Babesteko 4/89 Legeak xedatutakoarekin bat, babesturiko espezieen katalogoa eman du argitara; bertan 28 motatako intsektuak biltzen dira, lau amenazo-mailaren arabera sailkatuak. Autonomi erkidego zenbaitek, bere aldetik, fauna babesteko beren katalogoetan hainbat intsektu espezie jaso dituzte edo jasotzen ari dira.
Legeria, eskas
Egon, berariazko legeria badagoen arren, intsektuen babespena ez da oraingoz inondik ere asebetetzeko modukoa, ingurugiro politikez ari garela, Espainiako Entomologia Elkarteak (AeE) eta Alacanteko Unibertsitateko Bioaniztasunaren Zentro Iberoamerikarrak adierazi duten bezala: erakunde horien arabera, alferrikako neurria da espezie bat babestea berak bizitoki duen habitata kutsatzen edo suntsitzen segitzen dugun bitartean.

Lurreko erabileren transformazioa, nekazaritzak pestizidak masiboki baliatzea, hainbat landare-espezie dirua irabazteko asmo hutsez (inolako irizpide zientifikorik gabe) biltzea, bildumak osatzeko xedez animaliak isilpean harrapatzea, ingurunera hondakin solidoak jaurtitzea, azaleko zein lurpeko ura kutsatzea eta antzeko jarduerak sorrarazten ari diren oreka larriak ornogabeen espezie batzuk suntsitu eta beste batzuen ugalketa izugarria ondorioztatu du.
Aipatu europar arteztarau horrek babespen-alorrean ez du intsektu polinizatzaile bakar bat ere jaso (nahiz horrelakoak funtsezkoak diren lore eta landareen hedapen prozesuetan), ezta urtero-urtero Europa eta Afrikaren arteko bidaia egiten duten milioika intsektu horiek, ezta ekosistema mediterraneoaren bereizgarri diren intsektu guztietatik bat bera ere… Nolanahi ere, Europako herrialde zenbaitek osatu dituzten intsektu-multzo nabarmen -tximeletak, burruntziak- batzuen zerrendetan babestu beharreko espezie asko jaso dituzte.
27.000 espezie, suntsituta
Zientifikoek dagoeneko milioi bat espezietik gora identifikatu eta sailkatu dituzte, hots, ezagun ditugun izaki bizidun guztien %75, gutxi gorabehera. Egiazko aniztasuna, dena den, dezente handiagoa da. Zientifikoen komunitatearen iritziz, 10 – 30 milioi intsektu espezie dira munduan katalogatzeko, oraino zona tropikal askotako bioaniztasun ugari-ugaria hein handi batean ezagun ez delako. Animalia espezie berrien aurkikuntzaren erritmoa, egun, 15.000 inguruan dabil; horien %62 intsektuak dira eta horien laurden bat, gutxienez, koleopteroak (kakalardoak). Espainian, arreta handiz aztertu eta jorraturiko herrialdea den arren, entomologoek hogei bat espezie berri aurkitzen dituzte urtero.
Intsektu mota berrien agerpena etengabea den arren, suntsipen erritmoa harik eta biziagoa da, arras biziagoa ere: gaur egun hiru intsektu mota desagertzen ari da orduko, hots, 27.000 espezie urtearen buruan. Hori dela eta, AeE elkarteak ezinbestekotzat jo du pentsamoldez aldatzea eta erakundeek alor horretara aurrekontu-atalik bideratzea, aniztasun entomologikoa aztertu eta artatzeko ardura duten pertsonei beharrezkoak diren bitartekoak eskaintzeko.
Zergatik dira horren garrantzitsuak?
Planetan honetan bizi diren animalia zaharrenak izaki, egun forma gehien dituen animali multzoa intsektuek osatzen dute. Horrek, bistan da, intsektuek gainerako animaliek baina ingurunera eraginkortasun handiagoz egokitzen asmatu dutela esan nahi du. Lurreko ez ezik, laku eta ur-latsetako ekosistemetan gertatzen diren prozesu ekologiko gehien-gehienetan parte hartzen dute intsektuek. Intsektuen esku hartze horretan datza, hain zuzen, Lurreko landare-biomasaren %20aren birziklatzea; intsektua, era berean, hildako animalien eta gorotzen desintegratzaile behinena da. Ez dezagun ahantz, noski, landareen %60ren polinizazioa (bizirik irauteko ezinbestekoa) intsektuen ardurapekoa dela.

Ikuspegi zientifikotik, aurkikuntza ugari egiteko baliatu izan dira intsektuak. Ezagutza genetiko asko eta asko, adibidez, Drosophila euliari zor zaizkio; sexuaren determinatzaile den X kromosoma zimitz (heteroptero) baten bidez identifikatu zen; espezie zenbait ekosistemaren osasun egoeraren bio-adierazle dira eta, horrez gainera, aurkitzeko dauden botika askoren balizko iturri dira. Giza jarduera ekonomiko batzuetan ere oinarrizkoa da intsektua, hala nola eztigintzan, nekazaritzako hainbat prozesutan -erlamandoek eginiko polinizazioari esker negutegietako ekoizpena ugaltzen da- eta intsektu asko laborantzan kaltegarri diren espezie zenbaiten egiazko kontrolatzaile eraginkorrak dira. Ez da harritzeko kontua, horrenbestez, antzinako zibilizazio batzuetan (naturarekin harreman estuan bizi baitziren) intsektu mota zenbait ikur gisa edukitzea, are jainkotzat hartzeraino iristea ere.
Espainia, intsektuen paradisu
Espainiak Europako bioaniztasunik ugariena dauka, baita intsektuei dagokienean ere: herrialde horretan bizi diren espezieen kopurua Mediterranear Arro osoko aberastasunaren %30eraino iristen da, hots, 50.000 intsektu espezie bizi dira iberiar penintsulan, Balear eta Kanariar uharteetan eta, gainera, espezie horietatik asko eta asko ekosistema espainiarretan bakarrik dira. Espainiakoak diren intsektu espezie babestuetatik pinu gorri eta larizioetan bizi den Graellsia isabelae tximeleta gautarra nabarmendu beharra dago. Aspaldiko partez AeE, CIBIO eta Espainiako Ingurugiro Ministerioko Bioaniztasunaren Zuzendaritza Nagusia elkarlanean dabiltza, natur ondare garrantzitsu horren defentsan. Elkarlan horretatik jalgi da, adibidez, “Espainiar ornogabeen liburu gorria”. Idazlan horretan, Espainian babespen zorrotza izan beharko luketen 142 artropodo (horietatik, 135 intsektu) agertzen dira. CIBIO erakundearen iritziz, intsektu horien etorkizuneko babespena Ministerio horren eta autonomi erkidegoen ekimenak baldintzatuko du.
Comments
Beno, blogak.com-en blog bat zuen bat galdetu nion nola jartzen zen irudi bat blog baten tituluaren atzekaldean, eta erantzun zidan esaten nola. Egun hauetan saiatuko naiz egiten. Orain argazki bat bilatzen ari naiz, gero errekortatu etab. egin behar dut. Esaidazue gustatzen bazaizue
Gertatzen dena zera da, blogak.com-en bakarrik dakidala egiten, hemen ez :S
AKTUALIZAZIOA:
Uste nuena baino zailagoa da, ez dut lortzen e.e Behin eta berriz Sugoik esan zidana jartzen dut nire argazkiaren helbidearekin eta ezer, ere saiatu naiz Sugoiren argazkiarekin eta ezta
Beste egun batean saiatuko naiz
Comments
Esan nuen bezala, udan gaudenez Windous blogaren diseinua aldatzeko ideia neukan, eta horrelaxe ixan da! Ikusiko duzuenez koloretsuagoa da, eta espero dut zuen gustokoa izatea
Eta, agian, blog honetan berdin gertatu ahal da…
Comments
Uda badator, eta pentastu dut Windous bloga aldatzea. Atzeko m planoa, plantilla, aurkezpena… aldatuko dut agian, koloredun baten ordez, udaren koloreen ordez. Espero dut zuei gustatzea!
Comments
Ba, bai, horixe gertatu da:
Horaind ela egun batzuetatik betidanik izan dudan teklatua problemak ematen ari zizkidan: Batzuetan edozein teklari eman eta “Pii” bat entzun, eta ez zuen gehiago idazten, teklatua deskonektatua egongo balitz, baina beno, ala ere ezer latz. Baina gaur zera izan da: Ez zela ezta argiak pizten, teklatua dekonektatua zebilen. Hainbat alditan kendu eta sartu egin dut berriz teklatuaren USBa, baina ezer. Eta azkenean, neukan beste bat gordeta jarri dut eta kitto! Ala, behingoz idatzi egin ahal dut lasai
Comments
Ipar Koreak atzo 2006tik bigarren entsegu nuklearra egin zuen, bi misil bota zituen, eta gaur beste bi jaurti ditu, herrialdearen ekialdean. Atzoko misilak 130 kilometroko distantziakoak ziren, eta gaurkoak 160koak izan dira, bi egunetakoak helmen laburrekoak.
Atzoko proba nuklearrak 4,7ko lurrikara eragin zuen lur azpian, eta haren ostean bota zituen helmen laburreko bi misil, AEBetako hegazkin espioiak uxatzeko.
Nazioarteak gogor gaitzetsi zuen proba nuklearra, eta 2006an jarri zioten zigorra gogortzearen alde agertu dira NBEko Segurtasun Kontseilukoak.
Hego Koreak uste du Iparrekoak 800 misil dituela, batzuk helmen luzekoak. “Prest gaude Ipar Korearekin hitz egiteko, baina etorkizuna zaila dago”, esan du gaur Hego Koreak.
Comments
Gaur bertan jarri dut Windous blogean bisita kontadorea, eta gaur bakarrik 50 aldiz kargatu egin da. Eskerrikasko guztioi!
PD: Hemen ez dut jartzen kontadorea, HTML kodeetan jartzerakoan gero ez zaidalako jartzen, baina beno, zer egingo diot…
Comments
Beno, nola IEn ez zegoenez gordeta Windous blogaren (blog honen anaia) pasahitza, “Pasahitza ahaztu dut” heman diot, eta e-mailera ailegatu zait link bat pasahitza aldatzeko, eta, jada sartu naiteke IEkin ere, Firefoxen bakarrik nuelako gordeta pasahitza
Comments
« Previous entries Next Page » Next Page »